XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus bere bizitzako une nagusienetako batean, Mesias izatearen erantzukizuna bere gain artzean, alegia, Espirituak eramana ta bultzatua bezela ageri da Berri Onean.

Jordan errekan Joanen eskutik bataioa artu zuanean, Espiritu Santua jetxi zitzaion gainera uso antzean; Espiritu berak eragin zion basamortura joatera, deabruaren erasoak jasan zetzan.

Nazareteko eleizan arkitu zan batean, Isai igarlearen esan ua: Jaunaren arnasa nigana, Beretzat esana zegola, adierazi zuan Jesusek: Gaur gertatu da esan au zuen belarrietan. Lc. 4, 18-21.

Geroago, Jesusek Espiritu Santu ori bere ikasleei agindu zien; Espiritu orren laguntzaz, beren sinismena ausardiz aitortzeko trebe zitezen.

Il urren, berriz itz eman zien ikasleei, egiaren Espiritua bidaliko ziela Aitagandik, Kristoren aitorra egiten lagun zezaien. Jn. 14,16; 15,26.

Azkenik, berpiztu ondoren, Espirituaren zai egoteko esan zien, laixter jetxiko zitzaiela`ta: Adizute, Nere Aitak agindua, Neronek bidaliko dizuet; zaudete Jerusalenen, goiko indarrez jantziko zaitueten arte Lc. 24,49.

Jesusek ikasleei bein ta berriz egindako agintza au, Pentekoste egunean bete zuan; miragarrizko itxuran jetxi zan Espiritua ikasleengana; auek, Espirituz beteta, Jainkoaren arrigarrien berri ematen asi ziran.

Gero, ikasleen itzari sinistu ziotenak eta Kristoren bataioa artu zutenak, Espirituaren doai berbera artu zuten. Ac. 2,38.

Ikasleak, Espiritu Santu emate ura oikun edo rito berezi batez egin oi zuten: kristau berrien buru gainean eskuak ezarriaz.

Esku-ezartzearen oikun au, bataioaren osogarri bezela ikusia izan zan eleizaren asieratik; gaur ezagutzen ditugun garai aietako katekesi-laburpenetan ageri danez, sinistu bear ziran oinarrizko egien artean, eskuak ezartzeko oikun au ageri da; ikasleen garaiko eleizak ala uste eta erakusten zuan. Ac. 6, 1-2.

Ondoren, Eleizak etengabe eta aoz-ao erakutsi dunez, garbi dago ikasleen esku-ezartze ura gaur eguneko Sendotzaren asiera ta oinarria dugula; Pentekoste eguneko Espiritu Santuaren ixurtzea Sendotzako Sakramentuaren bitartez ematen zaio Eleizari.